Ugarteko edukiontziak kiskalita

Ataria 2017ko uzt. 24a, 09:19

Goizeko 07:30ean Amezketako Udaleko langileek deia jaso dute Ugartetik, bertako bizilagun batek ohartarazi ditu Ugarteko edukiontziak kiskalita zeudela (papera, plastikoa eta beira). Gauean izan da gertaera eta bizilagunak goizean ohartu dira gertatutakoaz. 

Amezketako Udalean momentuz jatorriaz ezin dutela ezer argitu jakinarazi diote Tolosaldeko Atariari: "Ez dakigu istripua izan den edo nahita izan den". Herriko langileak eta Iñaki Amundarain alkatea bertaratu dira eta edukiontziak Tolosaldeko Mankomunitatearenak izanik, udala eurekin harremanetan jarri nahian ari da. 11:00ak aldera edukiontzi berriak jarri dituzte.

Ertzaintzak 2:30ean jaso du deia eta suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera. Ez dute frogarik aurkitu sua nahita eragindakoa edo nahi gabe piztu den jakiteko. Hortaz, bertan behera utzi dute ikerketa Ertzaintzak Tolosaldeko Atariari adierazi dionez. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!