Edukiontzi berriak Amezketan

Ataria 2017ko uztailaren 19a

Edukiontzi txikiak nahiko zaharkituta zeudela eta, Amezketako Udala horiek kendu eta berriak jartzen ari da. Oraingoetan, gaikako edukiontziak jarri ditu, bilketa «txukunago» egiteko asmoz. Hainbat lekutan daude jarrita, adibidez udaletxearen eta kultur etxearen inguruetan, eta beste zenbait herriko txokotan aurki joango dira aldatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!