Leku-izenen lehen zuzenketa egin du udalak eta udaletxeko pleno aretoan jarriko dute toponimien zerrenda. Uztailaren 14ra arteko epea izango dute herritarrek zuzenketak proposatzeko; behin epe hori amaituta, behin betiko onetsiko dute izendegia.
1998an mapa toponimiko bat argitaratu zuen Amezketako Udalak. Orain, eguneratzea erabaki dute eta digitalki ere jasoko dute. «Herriko hainbat leku jatorrizko izenarekin mantentzen dira baina beste batzuk aldaketak izan ohi dituzte denboraren eta erabileraren eraginez», azaldu du Amezketako Udalak.
Leku-izenen lehen zuzenketa egin du udalak eta udaletxeko pleno aretoan jarriko dute toponimien zerrenda. Uztailaren 14ra arteko epea izango dute herritarrek zuzenketak proposatzeko; behin epe hori amaituta, behin betiko onetsiko dute izendegia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?