Bi joan-etorri gehiago izango ditu Tolosa eta Amezketa arteko lineak

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Uztailaren 1etik aurrera, bi joan-etorri gehiago izango ditu Tolosa-Alegia-Amezketa-Abaltzisketa autobus lineak. « Udarako lanegunetan eta urte guztiko larunbatetan izango da martxan», jakinarazi du Amezketako Udalak.

Horrela, honakoa izango da autobusen ordutegia: Tolosatik 07:45ean eta 13:15ean irtengo dira autobusak Amezketa aldera Abaltzisketaraino, eskatuz gero. Amezketako plazatik, berriz, 08:05ean eta 15:35ean irtengo dira autobusak eta Amezketako Auzoetxeko geltokitik 08:15ean eta 13:45ean Abaltzisketatik bost minutu lehenago abiatuko da eskatzen badira .

«Udalak hainbat gestio egin behar izan ditu zerbitzu horimartxan jartzeko eta orain herritarrei dagokie zerbitzu hauek erabiltzea. LurraldeBusek erabileraren irizpidea erabili ohi du herritarren eskariei erantzuteko, baina horrela ez bada, denborarekin kentzeko arriskua ere badago», ohartarazi du udalak. Hori dela eta, herritarrei zerbitzu hauek erabiltzeko eskatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!