Betizu janak bilduta

Ataria 2017ko uztailaren 1a

Batzuek disfrutatu ahal izateko, besteek lan egin behar izatea; hori izaten da askotan patua. Ugarteko herritarrak atzo arratsaldeaz geroztik atsedenik gabe lanean aritu dira gaur eguerdirako bazkaltiar guztiak mahaiaren bueltan eseri eta betizua jateko prest egon zedin.

Urteroko ohitura izaten du Ugarteko Amuarrain elkarteak garai honetan Betizu Jatea antolatzea. Elkarteko zuzendaritzak izaten du ardura eta urtero beraz lanean aritu beharrekoak txandakatu egiten dira zeregin horretan.

Eguna gris esnatu eta Ugarteko frontoiak aterpe eman die gaurko menuan betizua zuten horiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!