Iparraldera bidaia antolatu du udalak, 60 urtetik gorako herritarrentzat

Ataria 2017ko ekainaren 22a

60 urtetik gorako amezketarrentzat Iparraldera ibilaldia antolatu du udalak, hilaren 27rako.

Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Izena emateko egunak gaur eta bihar izango dira, eta txartelaren prezioa 30 euro pertsonako. Irteera 08:30ean izango da plazan; gero Ergonen eta azkenik Ugarten geratuko da autobusa.

Goizean Miarritze ezagutzeko aukera izango dute. Bazkaria 14:00etan izango da Hondarribiko Beheko-Errota jatetxean. 18:00etan bisita gidatua egingo dute Albaolara, Pasaian, San Juan ontzia nola egiten ari diren ikustera. Ondoren paseotxo bat eman eta etxerako itzulera egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!