Iker Karrera, geldiezina

Ataria 2017ko ekainaren 19a

Iker Karrera, 'Transalpine Run 2012' lasterketan. TOLOSALDEKO ATARIA

Mendi lasterketetako korrikalari amezketarrak, marka berria ezarri du, Perdido eta Vignemale mendiak lotzen dituen 'Alta ruta de los perdidos' izeneko trecking-ean.

13 ordu, 42 minutu eta 16 segundo behar izan ditu, ia 93 kilometro eta 6000 metrotik gorako desnibela duen ibilbide tekniko eta ikusgarria osatzeko. Larunbatean, goizeko 4:00etan, hasi zen Karreraren lasterketa, eta arratsaldeko 18:00ak aldera heldu zen helmugara, bataz besteko 8,5 kilometro orduko abiadura markatu zuelarik.

Erronkari berari, 'non-stop' izena eman dio amezketarrak, eta Twitter bidez, "eskerrak" eman nahi izan dizkie ibilbidean zehar gainean izan dituen laguntzaile guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!