Jokin Altunak erraz irabazi dio Irribarriari

Ataria 2017ko ekainaren 18a

Lau t'erdiko San Fermin Txapelketako partida jokatu dute amezketarrak eta aramarrak, Beasainen. Altuna III.a, gorriz, nagusi izan da, aurkaria bostean utziz.

Final zortzirenetako partida zen gaur arratsaldean jokatu dena. 132 pilotakada izan ditu partidak, 30 minutu eta 28 segundoan. Altuna III.ak sakez bi tanto sartu dizkio Irribarriari; airez bost, txapa gainean moztuta hiru eta dejadaz bat. Guztira hamaika tanto egin ditu Amezketako aurrelariak. Horrez gain, bi tanto besterik ez ditu galdu.

Final laurdenetan Danel Elezkanoren aurka jokatuko du Jokin Altunak, hurrengo igandean, Eibarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!