EIT-a egiteko derrigortasuna eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten bizitegi eraikin guztiek dute, eta baita, adin batekoak edo bestekoak izanda ere, zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikin guztiek.
EIT-a egiteko eta aurkezteko epea, eraikinak 50 urte edo gehiago baditu, 2017ko ekainaren 27tik 2018ko ekainaren 27ra arte izango da, eta udaletxean aurkeztu beharko da.