2017/06/20 18:00 - 19:00

Desfibriladore automatikoa erabiltzeko ikastaroa

Desfibriladore automatikoa erabiltzeko ikastaroa
Kultur etxea, Amezketa

Amezketako Udalak Kanpoko Desfibriladore Automatiko bat jarriko du Larrunarri pilotalekuan.

Desfibriladorearen erabilpena zaila ez bada ere, beharrezkoak dira oinarrizko ezagutza batzuk bere erabilpenerako.

Amezketako Osasun Zentroko medikuak eta erizainak emango dute. Ikastaroa ondo antolatze aldera, egitera animatzen diren herritarrek izena eman beharko dute udaletxean ekainaren 16a arte, bertaratuz, telefonoz edo emailez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!