Izarne Otamendi eta Maite Tolosa, eta Xabier Urteaga eta Imanol Garmendia, irabazle nagusitan

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

II. Paxaka Txapelketako finalak jokatu dira Ugarteko frontoian, guztira lau mailetan.

Emakumezkoetan, Izarne Otamendi eta Maite Tolosak 9-5 irabazi diote Olatz Balerdi eta Aloña Garciari. Gizonezkoetan, Xabier Urteaga eta Imanol Garmendiak 9-5 irabazi diote Ibai Amundarain eta Jokin Tolosari. 14-10 urteko mailan, Ander Ruiz eta Anartz Goñik 9-1 irabazi diote Aitor Galarza eta Sidi Brahimi. Eta 10 urte artekoetan Alain Etxeberria eta Aiert Garciak 9-0 irabazi diote Aitor Karrera eta Aimar Belokiri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!