Hemezortzi bikotek eman dute izena II. Eskuzko Paxaka Txapelketan, eta finalak larunbatean jokatuko dira Ugarteko frontoian, 11:30ean hasita. Antolatzaileak gustura azaldu dira izan den parte hartzearekin. Lau mailetan banatu da txapelketa eta ondorengoak izango dira finalean ariko direnak: 10 urte artekoetan, Aitor Karrera eta Aimar Beloki, Alain Etxeberria eta Aiert Garciaren aurka; 10-14 urteko mailan, Ander Ruiz eta Anartz Goñi, Aitor Galarza eta Sidi Brahimen aurka; emakumezkoetan Izarne Otamendi eta Maite Tolosa, Olatz Balerdi eta Aloña Garciaren aurka; gizonezkoetan, Ibai Amundarain eta Jokin Tolosa alde batetik, eta beste finalistak jokatzea falta den finalerdian erabakiko dira zein izango diren.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?