2017/06/03 21:00
Amuarrain Elkartean Iker Zubeldia, Bixente Gorostidi eta Unai Mendizabalekin bertso afaria egingo da, eta horrez gain trikiti doinuak ere lagun izango dituzte.
Izena, ordea, maiatzaren 27a baino lehen eman beharko da elkartean bertan edo 673469269 telefono zenbakian. 12 urtetik beherakoek 10 euro eta helduek 25 euro ordaindu beharko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?