Jokin Altunaren partida, zuzenean!

Ataria 2017ko apirilaren 28a

Ataria Irratiak emanaldi berezia egin du gaur 22:00etatik aurrera: Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren partidaren kontaketa. Rezustak 22 eta 14 irabazi dio, eta txapelketatik kanpo utzi du amezketarra.

Beñat Azaldegi, Josu Artuxa, Asier Imaz, Luis Galarraga eta Aitor Sorarrainek hartu dute parte kontaketan. Buruz-buruko txapelketako lehen finalaurreko partida izan da, eta buruz gain pasa du bergararrak. Pilotakada guztiak gozatu ditu eta amezketarrak ezin izan dio aurre egin joko bolada horri.

Ataria Irratia 107.6 fm-n entzuten da Tolosaldean. Horrez gain, eskualdean nahiz eskualdetik kanpo, ataria.eus-en entzun da.

Irratia barru-barrutik, hona emanaldia, zuzenean:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!