Zumadi ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek Korrika Txikia egin dute arratsaldean. Ondoren, meriendarako tartea ere izan dute. Korrika ofiziala iritsi bitarte, goizeko 05:40 aldera, denbora nola bete badakite herritarrek: triki-poteoa, zahagiardoa eta kontzertua izango dute, besteak beste.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?