Erakutsiz ikasi

Amezketarren txanda

Ataria 2017ko apirilaren 6a

'Erakutsiz Ikasi' proiektua lagun, Zumadi eskolako ikasleek 'Ataria'-ko erredakzioa eta eguneroko martxa ezagutu dute, ostiraletako bisita hitzordua baliatuta.

Aste Santuko atsedenaren aurretik Zumadi eskolakoek irteera antolatzeko aukera izan dute. Komunikazioan trebatu eta eskualdeko tokiko komunikabidea erraietatik ezagutu dute. TOLOSALDEKO ATARIA-n izan ziren 3. eta 4. mailako 22 ikasle martxoaren 17an eta martxoaren 31n berriz, 5. eta 6. mailako beste 32 neska-mutil hartu zituen erredakzioak.

Albiste prebisioez, egunkarien egituraketaz eta komunikazio multimediaz hainbat azalpen jaso bazituzten ere, ondoren gehien gozatu zuten unea iritsi zen: irrati estudioan sartu eta mikrofono aurrean hitz egitea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!