Zazpi Iturrikoentzat gozatzeko asteburua

Ataria 2017ko martxoaren 10a

Amezketako pilota elkarteko bederatzi pilotarik, Euskal Ligako hiru finaletara sailkatzea lortu dute.

Amezketako Zazpi Iturri pilota elkarteak une historiko bat biziko du asteburu honetan. Bere pilotariak Euskal Ligako finaletan izango dira, eskuz banaka gazteetan, bi bikote 22 urtez azpikoan eta bikote bat lehen mailan. Gazte mailako finala Lakua klubaren frontoian jokatuko da ostiralean eta binakakoa Amurrioko frontoian igande goizean. Txapelketa honetako protagonistak, Xalton Zabala buru dutela, hauek dira: Aitor Zabala, Peru Labaka, Aizpuru, Adonis, Egiguren, Mendia, Zubiria, Aranguren eta Bikuña.

Makina bat pilotari eman ditu Zazpi Iturrik, Josean Tolosaren pausoak jarraituz. Momentu honetan profesionaletan punta-puntan dabiltzan Altuna, Irribarria, Jaka, Erostarbe, Xabier Tolosa, eta baita aurretik ibili ziren Saralegi, Haritz, Eneko Galartza...

Horrenbeste denbora pilotarik formatzen daraman Zazpi Iturri elkartearen parte diren guztiak gozatzeko asteburu ederra daukate.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!