#BadatozInauteriak 2017

Mozorro desfilea eskolatik plazara bitartean

Ataria 2017ko otsailaren 23a

Zumadi eskolako haur eta irakasleak ohiko ikasgelak atzean utzi eta musika lagun, ikastetxea atzean utzi eta desfilea osatuta herriko plaza arteko bidea egin dute. Frontoi zaharra baliatu dute eszenatoki gisara eta mozorroak emandako 'izate' berri horiek plazaratu dituzte familiartekoen aurrean.

Txikienak azken asteotan hezurdura ikasgelan landu dutela aprobetxatuta 'eskeletoz' jantzi dira burutik hasi eta hankak bitarte. Eskeletoen modura dantzatu dute frontoian. Segidan, mailaz maila ikasle nagusiagoen txanda iritsi da. 

Amezketan egonik ezin falta Talai dantzarien erakustaldia. Irakasleez gain, hainbat guraso eta herritarrek lagundu diete gaztetxo hauei makilak behar bezala astintzen.Jarraian, doinuz erabat aldatuz eta raperoak iritsi dira, euskal raperoek ondo ikasita zuten kantatu beharreko abestia. Eta hippyentzako tokia ere izan da, tokia hartu baitute gazteek: autobusa eta pankarta eta guzti sartu dira frontoira: "Dont't worry, be happy bezalako mezuak zabalduz". Zerbitzariak, kirolariak eta iragarkien lehiaketa ere ez dira falta izan Zumadikoen jaialdian. Sormena osasuntsu dagoelaren seinale. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!