Aurreko asteburuan Idiazabalen jokatutako finalerdia irabazi zion Errekari, 200 zaleren aurrean.
Lau t'erdiko partidan Iñaki Elola bidaniarrak ezin izan zuen puntua eskuratu, Salaberriaren aurka galdu eta gero. Buruz burukoan Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrak eskuratu zuen puntua Aurrera Tolosarentzat, Elizalderi irabaziz. Pilotakada handiak eman zituen partidaren bigarren zatian Urretabizkaiak. Binakakoan Eneko Labaka albizturtarrak eta Arratibel ataundarrak lortu zuten puntua, Labakak tantoak ondo bukatuz, eta Arratibel atzean serio arituz.
Bihar jokatuko da bigarren finalerdia, Idiazabalgo Igarondo frontoian, 16:30ean. Lemoa elkartea eta Usurbilgo Pagazpe elkartea ariko dira lehian.