Aurrera Tolosaren aurkaria, igandean

Ataria 2017ko urtarrilaren 4a

Amezketan jokatuko dute Zaramagak eta Errekak.

Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketaren laugarren eta azken final-laurdenak igadean jokatuko dira, Amezketako Larrunarri pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Gasteizko Zarama pilota elkarteak eta Doneztebeko Errekak neurtuko dituzte indarrak. Irabazleak, finalerdietan, Aurrera Tolosaren aurka jokatuko du, finalerako txartelaren bila. Finalerdi hori urtarrilaren 15ean izango da, Amezketan.

Aurrez, Tolosako pilota elkarteak kanporaketa gogorra jokatu behar izan zuen Ultzamako Buruzgainen aurka. Lau t'erdiko partida Arratibelek irabazi zuen 18-12, Sarasaren aurka. Buruz-burukoan, Urretabizkaiak 16-18 galdu zuen Otxandorenaren aurka. Puntu erabakigarria, beraz, binakako partidakoa izan zen. Labaka eta Telletxea albizturtarrek 22-7ko emaitza lortu zuten, Astiz eta Gaskue erraz gaindituz. 2 eta 1eko horri esker, Aurrera Tolosak final-laurdenetako txartela lortu zuen. Beste adarreko finalerdia jada zehazturik dago, Lemoak eta Pagazpek lortu baitute txartela. Euren artekoa, urtarrilaren 14an jokatuko da Larrunarrin.

Txapelketaren finalari dagokionez, hau ere Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko da, urtarrilaren 28an, larunbatez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!