Saharara bidaltzeko elikagaiak biltzen ari dira

Ataria 2016ko abenduaren 23a

Sahararen aldeko 13. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena egitasmoa martxan da eta Amezketan horri laguntza emateko aukera izango da. Elkartasun kanpaina horren helburu nagusia Saharar Herriari janariak helaraztea da, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuak janari aldetik pairatzen ari diren krisialdia ahal den neurrian arintzeko.

Janariaz gain (arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta hegaluzea zein sardinak oliotan), garbitasun gaiak (konpresak) ere bilduko dira Euskal Herriko herrietan. Amezketari dagokionez, elikagaiak udaletxean utzi ahal izango dira urtarrilaren 31 baino lehen, horretarako sarreran eremu bat egokitu da.

Aurrekontuei buruzko bilera

Datorren astelehenean, hilak 26, Hirigintza, Obra, Ingurumena, Ekonomia eta Kulturako batzordeen bilera egingo da, 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, gai nagusia 2017 urteko aurrekontuak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!