Jokin Altuna hiru-lau astez baja izango da

Ataria 2016ko abenduaren 7a

Atzoko Beotibarko partiduan izandako istripuaren ondorioz, hiru edo lau astez geldi egon beharko du pilotari amezketarrak. Bigarren graduko bihurritua du ezkerreko belauneko lotailuan. Aitor Mendizabal izango da denbora horretan Barriolaren bikotea bi-bitako txapelketan.

 

Gaur egindako probak, erresonantzia magnetikoak, hilabetez kantxatik kanpo egon beharko duela baieztatu du. Medikuek jakitera eman dutenez, errehabilitazio bitartez ondo osatuko da Altuna III.aren belauna, interbentzioaren beharrik gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!