Nazio mailako txapela

Ataria 2016ko azaroaren 23a

Argazkilaria: J.A. Garaikoetxea

III. Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketa aurkeztu zuten iragan astean Alegiako Route 33-n. 20 elkartek parte hartuko dute aurtengo edizioan, eta lehen kanporaketak abenduko lehen asteburuan jokatuko dira.

Eskualdeko pilota elkarteei dagokienez, Aurrera Tolosa eta Zazpi Iturri izango dira parte hartzaileak.
Hasierako kanporaketako partidak elkarteen egoitzetan jokatuko dira. Hortik lehen fasera sailkatzen direnek, Idiazabal eta Zumarragako pilotalekuetan jokatuko dituzte norgehiagokak. Ondoren, final laurdenetatik aurrera, nazio mailako txapelketa Amezketara joango da. Ondorioz, final laurden eta finalerdi guztiak Larrunarri pilotalekuan jokatuko dira, baita txapela erabakiko duen finala ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!