Aspaldian ikusi gabekoekin biltzeko eguna

Ataria 2016ko azaroaren 11

San Martin eguna da gaurkoa. Tradizioak dio txerria hiltzeko garaia hasten dela azaroaren 11rekin batera, horrela negu gorrirako elikagaia bildu izan baitute baserri askotan. Gaur egun ordea, txerria hiltzeko errituala baino, musika eta bazkariak izaten dira nagusi San Martin Eguna ospatzen duten herrietan. Horietako bat da Amezketa.

San Martin ermitaren bueltan ospatzen dute eguna Amezketan. Gaurkoan, nahiz eta eguraldi petral samarra dagoen, herritar asko igo dira ermita ingurura. Askok aspaldi ikusi gabekoak agurtzeko aprobetxatu dute eguna; muxu eta besarkadak izan dira horren lekuko. Meza izan dute lehenengo, eta ondoren, hamaiketakoa egitera joan dira bertako tabernara, trikiti eta pandero soinuak lagundurik.
Eguna borobiltzeko, haurrek bazkaria izan dute Zazpi Iturri elkartean, eta filma bat ikusteko aukera ere izan dute. Erretirodunak ere bildu dira bazkari legea egiteko, hauek Beartzana jatetxean izan dute bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin.

Arratsaldean haur jolasak egongo dira, frontoian, eta ondoren, merienda izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!