Gaztain jatea Ugarten

Ataria 2016ko azaroaren 8a

Ugarteko Amuarrain elkartean izango da azaroaren 19an, 20:30ean. Trikitixa eta pandero doinuez alaituko dute afaria. 

Ugarteko Amuarrain elkartean, Goikoetxea tabernan edo Ametzan eman behar dute izena herritarrek, azaroaren 15era bitarte. Ordainketa egunean bertan egin beharko da; helduek 20 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek (12 urtera arte) sei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!