Auzitegi Konstituzionalak babesa adierazi dio Irati Mujikari tortura salaketa ez ikertzeagatik

Ataria 2016ko urriaren 31

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio Irati Mujika amezketarrari. Auzitegiaren arabera, ez zen behar bezala ikertu amezkerrak egindako tortura salaketa, Naiz-ek jakinarazi duenez. Ikerketa berriz egiteko agindu du auzitegiak.

Irati Mujika 2009an atxilotu zuten Guardia Zibilek Segiren aurkako makroprozesu batean. Zazpi egunez inkomunikatuta egon eta gero, espetxeratu egin zuten. Mujikak salatu zuen torturak jasan zituela galdeketetan. 2014an absolbitu zuten, beste 39 gazteekin batera.

Orain, Auzitegi Konstituzionalak adierazi du tortura salaketa hori aztertzen jarraitzeko "instrukzio baliabide nahikoak" zeudela. Hori dela eta, Auzitegiak babesa eskaini dio Mujikari, eta uste du ez zitzaiola behar bezala eman "zaintza judizialerako eskubidea".

Mujikak jarritako tortura salaketak artxibatzen dituzten autoak baliogabetu ditu auzitegiak, eta ikerketa berriz egiteko agindu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!