Azaroaren 3an eta 4an eman behar da izena jubilatuen bazkarirako

Ataria 2016ko urriaren 26a

Jubilatu Eguna ospatuko dute azaroaren 11n Amezketan erroldatutakoek eta 60 urtetik gorakoek. Beartzana jatetxean izango da bazkaria, bertsolariekin eta trikitilariekin.

11:30ean, meza nagusia izango da San Martinen, eta ondoren bertsolariek eta trikitilariek saio laburra eskainiko dute.

Egunari jarraipena emateko, bazkaria egingo dute Beartzana jatetxean. Txartelak 30 euro balio du, eta udaletxean eman behar da izena azaroaren 3an eta 4an. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute bazkalostea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!