Izen ematea azokako postuentzako eta Ergoneko bazkarirako

Ataria 2016ko urriaren 25a

Amezketako Kultur Astea azaroaren 2an hasiko da, eta besteak beste, azaroaren 5ean Ergoneko Festa ospatuko dute eta azaroaren 6an azoka berezia.

Bi ekitaldietarako izen-emateak daude. Ergoneko Festarako, zehazki, egun horretan egingo den bazkarirako txartelak salgai daude tabernetan eta epea azaroaren 2an bukatzen da. Bestalde, kultura batzordetik deialdia egin die herritarrei postua jartzeko azokan; izena emateko azken eguna urriaren 31 da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!