Ohiko bilkura izango da ostegunean, 20:30ean

Ataria 2016ko urriaren 24a

Datorren ostegunean, urriaren 27an, ohiko bilkura izango da Amezketako udaletxeko pleno aretoan, 20:30ean. 

Gai hauek landuko dituzte: 

1- Aurreko udal-bilkuraren aktaren onartze proposamena.

2- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3- Amezketako Bartolome Deuna kalea eta Beltzaren Plazako inguraketa-espaloiaren zoladura berriztatzearen eta agiri osagarrien proiektuaren esleipena.

4- Amezketako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren idazketa lana eta aholkularitza zerbitzuen kontratuaren esleipena.

5- 2017ko ekitaldiko ordenantza fiskalen aldaketa eta behin behineko onespena.

6- Amezketako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, dokumentuen erregistroetan eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak aurkeztearen aurkakoa.

7- Galdera eta erreguak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!