Dantzatzen duen herria...

Naiara Roldan de Aranguiz 2016ko urriaren 10a

...ez da inoiz hilko. Kantatzen duen herriaz mintzo da esaera, baina dantzatzen duenak ere bere jarraipena baieztatuta duela zalantzarik ez. Eta horrela erakutsi du Ugartek, Errosarioko Amaren festetan. Urtean zehar etxeko sukalde eta pasilloetan joko eta entsegu dena, festetako igandean zeremonia kutsua ere hartzen du. 

Jantzi zuri-urdinak, behar bezala atonduta; horiek jantzi eta tripen matxinsaltoei kasu egin ezinik, frontoira ateratzeko unea izaten da. Herriko plaza bihurtutakoan, auzotarrak zain urteroko ohiturari erreparatzeko. Azken hilabeteko entseguak agerian uzteko unea, belaunaldiz belaunaldi jositakoa, plazaratzeko unea. 

Hasi eta buka. Horrelakoak izaten baitira urteroko hitzorduak, txistu-danbolinaren doinuek ematen diote hasiera Ingurutxo dantzari eta bukaera berriz, bildurikoen txaloek. 

Hala ere, Ugarteko festek bestelako irudiak ere utzi dituzte. Ondorengoak festak emandakoaren lekuko:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!