Ugarteko kanpai eta suziriarekin, batzuk mezetara eta besteak pilotalekura

Asier Imaz 2016ko urriaren 7a

Hasi dira Ugarteko jaiak. Igandera bitarte egitarau bete-betea osatu dute. Iluntzean herri afaria eta trikitilariak izango dira.

Suziriarekin eta kanpai hotsekin hasi dira gaur Ugarteko jaiak. Helduak eta gaztetxoak bide bera hartu dute hasieran, baina batzuk elizara joaten ziren bitartean, besteak pilotalekuan gelditu dira.

Amezketako festetan herriko pilotari txikien txapelketaren finala jokatzen da. Ugarteko festetan, aldiz, errebantxa. Protagonista berak izan dira gaur goizean Ugarteko pilotalekuan. 16 pilotari eta lau partida. Lehia oso politak atera dira, eta denetik izan dute: jokoa, borroka eta nola ez, umorea. Aipatu, errebantxarik ez dela egon, Amezketako irabazleek berriro irabazi baitute Ugarten.

Emaitzak:

Hussein-Xabat  4

Janitz-Oier      16

 

Balerdi-Enaitz  15

Ibiur-Ruiz        16

 

Janire-Garazi   5

Jaiza-Aixa       16

 

Oier-Alain      16

Txafei-Igor     10

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!