Hiru egunak, beteak

Imanol Garcia Landa 2016ko urr. 5a, 12:18

Ostiraletik igandera bitarte Errosarioko Amaren festak ospatuko dituzte Ugarten; betiko ekitaldiak ez dira faltako hiru egunetan.

Hiru egun izan ohi dituzte Ugarten festetako, eta aurtengoan ere horrela izango da, baina berritasun batekin, Eider Amundarain festa batzordeko kideak azaldu duenez: «Aurten ostirala jai eguna da, eta horrek eman digu bidea egun horretan goizetik hasteko ekitaldiak. Gainera, ostirala, urriaren 7a, da Errosarioko Amaren Eguna. Aurten, beraz, oso ondo egokitu da».

Ostirala eta igandea bitarte izango dira festak, eta hiruretan egun guztian zehar izango dira ekitaldiak. Bestetan iluntzean ematen zaio hasiera kanpai hotsekin eta suziriekin, eta aurten ostiral goizean izango da hori. Larunbatetan izan ohi diren gaztetxoen pilota partidak aurten ostiral eguerdian izango dira. Bestalde, ez dira faltako ohiko ekitaldiak: herri afaria ostiralean, zahagi-ardoa larunbat gauean, txakolin dastaketa igande eguerdian eta sagardo dastaketa gauean; zaldian ibilalditxoak, txokolatea eta puzgarriak larunbatean haurrentzat; ingurutxoa igande arratsaldean, eta trikitilariak egunero giroa alaitzen, bereziki Lajaren jarduna igandean.

 

EGITARAUA

Urriak 7, ostirala

10:30. Kanpai jotze eta suziriak, jaiei hasiera emateko.

11:00. Meza nagusia.

Segidan. Gaztetxoen pilota partidak.

Bazkal aurretik. Izer eta Alabier trikitilariak.

17:30. Alegiako Sutarri dantza taldearen emanaldia.

Arratsaldean zehar. Izer eta Alabier trikitilariak.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak. Atsedenaldian, toka txapelketa.


Urriak 8, larunbata

12:30-14:30 eta 16:30-19:00. Puzgarriak eta beste hainbat jolas.

Arratsaldean zehar. Zaldian ibilalditxoiak Ugarten zehar.

Segidan. Txokolatea bizkotxoekin elkarte aurrean.

21:00. Zahagi-ardoa.

22:30. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.


Urriak 9, igandea

11:15. Meza nagusia.

Jarraian. Txakolin probaketa eta pintxoak plazan.

Bazkal aurretik. Lajaren trikiti saioa.

Arratsaldean zehar. Lajaren trikiti saioa.

18:00. Herri kirolak. Aimar Irigoien harri-jasotzailea eta Ugaitz Mugerza eta Mikel Larrañaga aizkolariak.

Ondoren. Ingurutxoa.

20:30. Sagardo probaketa.

Festari amaiera emango diote Lajaren trikitiarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!