Ohiko bilkura egingo dute ostegunean, Amezketan

Ataria 2016ko irailaren 27a

Datorren ostegunean, irailaren 29an, ohiko bilkura egingo dute Amezketako udaletxeko pleno aretoan, 20:30ean.

Bertan, besteak beste, gai hauek aztertuko dituzte:

1.- Aurreko udal-bilkura Akten onartze proposamena:

2016ko maiatzaren 26ko ohiko bilkura.

2016ko maiatzaren 30eko ez ohiko bilkura.

2016ko abuztuaren 29ko ez ohiko bilkura.

2.-Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3.- “AIU.2 ARALARKO PAPELERA” eremuari dagokion Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala. Behin behineko onespena.

4.- “AIU 9 OLA AUZOA” eremuari dagokion Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala. Behin behineko onespena.

5.- Bartolome Deunaren Kaleko 20-27 zenbakien arteko oineztatze proiektuaren onarpena eta honi dagokion espedientearen irekitze onarpena.

6.- 2016ko I. Transferentzi Kredituaren onarpena.

7.- 2015eko Kontu Orokorraren onarpena.

8.- Galdera eta erreguak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!