Amezketako Udalak ibilaldia antolatu du San Migelera, irailaren 29rako. Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute. Irteera 08:45ean plazan, gero Ergonen eta azkenik Ugarten geratuko da autobusa. 11:00etan San Migelen meza izango da. Ondoren Elizondora Hotel Baztanen bazkaltzera joango dira. 17:30ean bisita gidatua Elizondon eta Amaiur herrira, inguruak ezagutuz etxera bueltatu aurretik. Txartelaren prezioa 30 euroko da, eta gaur eta astelehenean eman daiteke izena udaletxean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?