60 urtetik gorako amezketarrentzat irteera antolatu du Udalak

Ataria 2016ko irailaren 20a

Irailaren 29an, osteguna, izango da. Izen emateko aukera dago irailaren 22an (osteguna), 23an (ostirala) eta 26an (hurrengo astelehena), 30 euroren truke. 

8:45ean irtengo dira plazatik, eta Ergonen eta Ugarten geratuko da autobusa. 11:00etan, meza izango dute San Miguelen. Ondoren, Elizondoko Hotel Baztanera joango dira bazkaltzera. Arratsaldean, bisita gidatua egingo dute Elizondon eta Amaiur herrira joango dira azkenik.

Lehentasuna izango dute 60 urtetik gorakoek; dena den, autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!