Jokin Altuna sanmateoetako finaletik gertuago dago

Asier Imaz 2016ko irailaren 20a

Amezketarrak Albisurekin lehen partida erraz irabazi zuen igandean.

Jokoan 12 tanto egin zituen Jokin Altunak igandean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Hori ez zen guztia izan, ordea, sakearekin 3 tanto gehiago egin zituen, eta amaitzeko, ez zuen kale bakar bat ere egin. Sanmateoetako lehen partida zen, Urrutikoetxea-Larunberen aurkakoa. Aurkariek ez zuten partida ona jokatu, eta Altuna III-Albisuk 22-12 irabaztea lortu zuten.

Garaipen honekin ia finalean dago Aspe eta Asegarceko bikotea. Amezketarraren eta ataundarraren hurrengo partida ostegunean izango da, Adarragan. Kasu honetan aurkariak Irribarria eta Untoria izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!