Urriaren 30a arte dago epea hondakin tasa ordaintzeko

Ataria 2016ko irailaren 15a

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, 2016 urteari dagokion hondakin bilketaren tasa ordainketa urriaren 30a bitarte egin behar da.

Hondakinen ordainagiriak helbideratu gabe dauzkatenek, Kutxabank-eko edozein bulegoetatik ordainketa egitera pasa daitezke, aguazilak etxera eramandako ordainagiriekin. Helbideratuta dutenei, gaur kobratuko zaie kontu korrontetik. Epea igaroz gero, %20ko errekarguarekin kobratuko dela esan du udalak. Bestalde, udalak herritarrak animatu ditu ordainketa helbideratzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!