San Bartolome Jaiak 2016

Artzaina eta txakurraren artea Amezketan

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 27a

Amezketako festak ia azkenera iristen ari dira. Azken eguna dute gaur, eta goizeko dantza emanaldiaz gain, arratsaldean artzain txakurren erakustaldia ikusi ahal izan dute bertaratuek.

Artzainak eta txakurrak Jauregi-Haundi ondoko zelaian elkartu dira, eta baita hauen bueltan ikusle ugari ere. Artzain eta txakur entzutetsuak tartean, erakustaldi bikainak ikusi ahal izan dira. Artzainak esan eta txakurrak egin. Ez beti. Ardiekin jolasean edota borrokan ibili dira artzainak. Txapelketetan egin ohi dituzten lanak egin behar izan dituzte bai txakur eta bai artzainek Amezketan. 

Afal ordurako sagardo dastaketa dute amezketarrek eta 23:00etan Untza taldea hasiko bere doinuak eskaintzen. 00:00etan Euliaren hileta izango dute, eta honenbestez aurtengoek utzi dute beren arrastoa. Hala ere, goizaldera arte ez da festarik amaituko.

Igandea, errekuperatzeko egun paregabea izango da asko eta askorentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!