San Bartolome Jaiak 2016

Txakolin fresko mozorrotua

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 25a

Mozorro Eguna dute gaur Amezketako festetan, eta txiki eta heldu mozorrotuta atera dira kalera. Bero izugarria eginagatik ere, ile ordeek ez dute hutsik egin. Helduenek, ordea, beroari aurre txakolina edanez egin diote. Txakolin dastaketa izan dute pilotalekuan.

Herriko gazteen goitibehera lasterketarekin eman zaio hasiera Mozorro Egunari, eta guztiek plazan amaitu dute herriko bi taldeen arteko desafioa ikusten. Estilo guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira.

Bazkal ordurako, udalak parrila piztu du eta pilotalekuan lau txakolin ezberdin prest zituen jarriak fresko-fresko. Plazarekin alderatuta, pilotalekuan ere "freskura" nabari zen. Baina giroa berotzen joan da kuadrillek mahaiak bete ahala. Jatekoari laguntzeko nahi adina txakolina izan dute. Jarraian, Mus Txapelketan parte hartzeko aukera izan da.  

20:00etan mozorrorik onenari saria emango diote, eta 23:30etaik aurrera Obaneuke taldearekin dantzaldia izango da herriko plazan. Atsedenaldian, bingoan jokatuko dute.

Oraindik ere, amezketarrei bi egun bete-bete geratzen zaizkie festa egiteko:

Abuztuak 26, ostirala

10:30. XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak.

Ondoren. Poteoa.

14:30. Kuadrillen bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.

Segidan. Joko poteoa.

21:00. Zahagi sagardoa (udalak sagardoa jarriko du).

Jarraian. Argazki muntaiaren erakustaldia.

23:00. Iratzar taldearekin erromeria plazan.

Atsedenaldian. Kulero eta galtzontzilo lasterketa.

 

Abuztuak 27, larunbata

12:30. Amaiur, Iruñeako dantza taldearen emanaldia, Larrunarri pilotalekuan.

18:00.Artzain txakurren erakustaldia, Jauregi-Haundi ondoko zelaian.

20:30. Sagardo dastaketa, plazan.

23:00. Untza taldearekin dantzaldia.

00:00. Euliaren hileta.

Segidan. Untza taldearekin goizaldera arte erromeria.

Tartean. Akelok guraso elkartekoen txekorraren zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!