Partida bikainak, final laurdenetan

Ataria 2016ko abuztuaren 16a

Joxan Tolosa Txapelketako final laurdenetako partidak jokatu dira, eta Alberdi, Apezetxea, Antso, Exposito, Zubizarreta eta Errandoneak egingo dute aurrera.

Kadeteen mailan, Alberdi-Zubeldia eta Apezetxea-Osaren arteko partidak jokatu ziren. Alberdi eta Zubeldiaren arteko paridan bi pilotariek partida ederra eskaini zuten. 17ko berdinketaren ostean, ordea, Alberdik lortu zuen 18. tantoa egitea. Apezetxea eta Osaren artekoan, berriz, azpimarratu beharrekoak dira bi pilotariek sakez egin zituzten tantoak. Osak 4 tanto eta Apezetxeak 11. Partida, Apezetxeak eskuratu zuen garaipena Osa 10 tantotan utziz.

Gazteen mailan ere bi partida jokatu ziren: Antso-Aizpitarte eta Exposito-Irazustabarrena. Lehen partidan oso joko borobila egin zuen Antsok eta 18ra iristea lortu zuen Aizpitarte 12an utziz. Bigarren partidan, aldiz, erakustaldia egin zuen Expositok, Irazustabarrena 2 tantotan utziz.

Nagusien mailan, Elezkano eta Zubizarretaren artekoan, Zubizarretak ezustekoa emanez lortu zuen garaipena. Elezkanok 9, Zubizarretak 18. Eta bigarren partidan, Apezetxea 2 eta Errandonea 14 zihoazela, Oier Apezetxeak hanka bihurritu zuen eta ezin izan zuen partida amaitu.

Asteburuan, finalerdiak

Ostiralean, hiru finalaurreko jokatuko dira. Lehen partidan, Egiguren eta Mata ariko dira nor baino nor, kadeteen mailan. Gazteen mailan, Aizpuru eta P. Etxeberria lehiatuko dira, finalerako txartela lortzeko xedearekin. Nagusien kategorian, Perez eta Zubizarretak jokatuko dute elkarren aurka.

Larunbatean, Alberdi eta Apezetxeak jokatuko dute eguneko lehen partida, kadeteen mailakoa. Ondoren, Antso eta Exposito ariko dira final handira igarotzeko partida irabazi nahian, gazteen kategorian. Azkenik, nagusien mailan, Santxo eta Errandoneak jokatuko dute elkarren aurka, finalaren atariko partida erabakigarria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!