Altuna III.ak irabazi du Gasteizko Ama Zuriaren Torneoa, Zabaletarekin batera

Ataria 2016ko abuztuaren 9a

Jokin Altuna pilotariak Gasteizko Ama Zuriaren Torneoa irabazi zuen atzo, Zabaletarekin batera. 22-6 irabazi zieten Olaizola II eta Untoriari. Amezketarra izendatu zuten torneoko pilotaririk onena.

Gustura egoteko moduan da amezketarra, Bizkaia Torneoa irabazi ostean, errenkadan udako beste txapelketa garrantzitsu bat irabazi duelako: Ama Zuriaren Torneoa. Aurrean bikote gogorra zuten, Olaizola II.a eta Untoria; dena den, Aspeko bikotearen kolore urdina soilik izan zuen partidak.

Altuna III.ak eta Zabaletak hasiera oso indartsu hasi zuten eta bederatzi kintze egin zituzten segidan: 0-9. Finalaren bigarren zatia ere bide beretik joan zen; 22-6 izan zen azken emaitza. Horrez gain, laukotean onena izendatu zuten amezketarra.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!