Finalerdietara begira

Ataria 2016ko abuztuaren 8a

Igaro den asteburuan jokatu dira Joxan Tolosa Txapelketaren final laurdenetako bi jardunaldiak. Kadeteetan, Mata eta Egiguren pasa ziren finalerdietara; gazteetan, Aizpuru eta Etxeberria izan ziren irabazle; eta nagusietan, Santxo eta Perez.

Kadeteetan, Matak 18 eta 14 irabazi zion Iriarteri; Mataren fisikoa partidaren gakoa izan zen. Bigarren partidan, Egiguren 18 eta 2 gailendu zitzaion Ibarlozari, eta bigarrenez, finalerdietara sailkatu da Egiguren.

Gazteen kategorian, Aizpuruk erraz irabazi zion Altunari 6 tantotan utzita; pilota ondo gozatu zuen Aizpuruk. Pello Etxeberriak 18 eta 13 irabazi zion Salaberriari, partida gogorra egin ostean.

Nagusietan, Santxok 7an utzi zuen Erasun, buruz buru asko jokatzen duela erakutsiz, beste behin. Perezek ustekabekoa eman zuen, Larrañagari 9an irabazi eta gero. Irabazleak finalerdietara begira daude, baita zaleak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!