Goizeko 00:30 aldera piztu dute sua Ugarteko frontoian eta pixkanaka berotu dute betizua eguerdirako prest egon zedin. 87 kilo erre dituzte.
Entsalada, txorizoa eta betizua izan dute jateko eta sagardoa edan ahal izan dute txotxetik Ugartera gaur gerturatutakoek. Postrea, kafea eta purua izan dituzte bazkalbururako. Giro onean, urteroko ohitura bete dute ugartearrek.