Uztaileko udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 12a

Aurten ere Amezketako haurrek, udan ongi pasatzeko aukera izango dute. 

Amezketako Udalak, Zumadi ikastetxeko guraso elkartearen laguntzaz, zaintza zerbitzua eta udaleku irekiak antolatuko ditu, uztailaren 4tik 29ra, asteko hiru egunetan (asteartea, asteazkena eta ostirala). Begirale lanak egin nahi dituenak izena eman behar du udaletxean eta curriculum vitaea eraman, maiatzak 20rako, 15:00etarako, edo posta elektronikoz s.amezketa@gmail.com helbidera bidali.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!