Hamaiketakoa erretirodunentzat San Isidro Egunean

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 5a

Azken urte hauetako ohiturari jarraituz, maiatzaren 15ean, San Isidro Egunean, Amezketako Udalak hamaiketakoa eskainiko die herriko erretirodunei. 11:15ean meza izango da, San Martingo ermitan.

Ondoren hamaiketakoa emango da San Martinen. Autobusa jarriko da herriko plazatik nahi duenarentzat, 10:45ak aldera. Autobusa 13:30ak aldera jaitsiko da. Hamaiketakora joango diren pertsona kopurua jakiteko, izena emateko eskatu du udalak, hilaren 11n 12:00ak baino lehen, udaletxera deituz. Izena ematerako unean autobusean igo nahi duen azaldu beharko du interesatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!