Joan-etorria autobusez egingo da, Ugartetik 12:30ean abiatuz eta 18:00ak aldean Petritegitik atereaz.
Izena emateko azken eguna apirilaren 14a izango da, eta egun horretatik aurrera ezingo du jende gehiagok izena eman. Interesa dutenek Amuarrain elkartean edo Goikoetxea tabernan eman beharko dute izena. Bi menu izango dira, bat haurrei eta bestea helduei zuzenduta.