2016/04/01 19:30
Boteluzea da ezagutzen den esku pilota modalitate zaharrena. Orain 1500 urte gutxienez, Aralarren eta inguruko zelaietan jokatzen zuten, eta orain 100 urte inguru arte Amezketako plazan jokatu izan zen.
Ordubete inguruko iraupena izango du, eta joko arauak azaltzen hizlari bat arituko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?