Berasaluze II: "Jokin Altuna nire parean? Ez, gehiago da"

Asier Imaz 2015eko abenduaren 5a

Haserre amaitu zuen Pablo Berasaluzek atzoko partida. Altuna III.ak aldiz, Merino II.arekin txapelketako lehen garaipena lortu zuen, 10-22.

Binakako txapelketa ondo hasi du Jokin Altuna amezketarrak. Lehen partida atzo iluntzean jokatu zuen Donostiako Atano III.a pilotalekuan. 4-0 hasi ziren irabazten Berasaluze II-Beroiz. Ondoren, urdinen txanda izan zen, eta 12 tanto jarraian egin zituzten. Hor puskatu zen partida. Altuna III-Merino II lasaiago eta konfiantzarekin hasi ziren jokatzen, eta bikote gorria ezinean. Pilotekin haserre ziren Berasaluze II.a eta Beroiz: oso haserre. Partidan behin baino gehiagotan bota zuten urdinek aukeratutako pilota harrika. Amaieran, aurrelari bizkaitarrak bere kexua azaldu zuen.

Aurkarien haserrea albo batera utzita, urdinak eurena egiten jarraitu zuten, eta joko alai eta polit batekin iritsi ziren 22ra. Aipatzekoa Altuna III.ak huts bakarra egin zuen partidak iraun zuen 50 minututan. Egindako tantoak, aldiz, hamabi. Txapelketari emandako hasierarekin gustura zen aurrelari bizia. Hobetzen jarraitze aldera, Xalton Zabala Zazpi Iturriko arduradunak Altuna III.aren jokoan hainbat hutsegite ikusi zituela azaldu zuen partida amaieran.

Erreakzioak:

Jokin Altuna:

Pablo Berasaluze:

Xalton Zabala:

Datuak:

Tanto bolada: 4-0, 4-12, 7-12, 7-13, 8-13, 8-16, 10-16, eta 10-22.
Partidaren iraupena: 50 minutu.
Jokoaren iraupena: 17 minutu.
Pilotakadak: 370.

Berasaluze II: Egindakoak 6 (bost airez eta bat atzean)/Galdutakoak 2.
Beroiz: Egindakoak 1 (atzean)/Galdutakoak 4.
Altuna III: Egindakoak 12 (8 airez, 2 dejadaz, 2 atzean)/Galdutakoak 1.
Merino II: Egindakoak 4 (txapa gainean moztuta bat eta hiru atzean)/Galdutakoak bi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!