Jokin Altuna finalerdietara?

Ataria 2015eko azaroaren 10a

Aimar Olaizolak ezker eskuan min hartu du eta Martinez de Irujoren aurkako neurketa atzeratzea eskatu du. EPEL-ek, ordea, eskaera ez du onartu eta ezingo balu jokatu Altuna III.ak ordezkatuko luke.

Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujoren arteko finalerdia kolokan da. Goizuetarrak mina du ezker eskuan eta partida atzeratzea eskatu du. Esku Pilota Enpresen Ligak ez du aintzakotzat hartu bere eskaera, eta lau t'erdiko araudiaren arabera, atzerapenak ez direnez aurreikusten Altunak beteko luke bere lekua Olaizolak ez jokatzea erabakitzen badu.

Ostegunean, hilaren 12an, izango da pilota aukeraketa. Hurrengo egunean, Olaizola II.ak proba bat egingo du, lesioaren eboluzioa zertan den aztertzeko, eta beranduenera, azaroaren 14rako, larunbaterako alegia, erabakiaren berri eman beharko dio EPEL-ri.

Ez jokatzea erabakiko balu, Jokin Altunak beteko luke haren hutsunea igande honetan. Horrela balitz, material aukeraketa igandean bertan egingo lukete, lehen partidaren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!