2015/11/14 11:00

Kultur astea 2015. Ergonen Festa Eguna

Amezketa

11:00. Frontoi zaharrean, III. Hiru t'erdiz-aurre pilota txapelketako finalak, promesak (haurrak) eta ohorezkoak (helduak).

Tartean. Marka jartzea! 75 kg.-ko harriari minutu batean altxaldi gehien nork eman. Marka berdintzen duenarentzat 100 euro eta hobetzen duenarentzat 200 euro. Egunean bertan izena eman beharko da. Marka, 13 altxalditan dago.

14:30. Bazkaria, Altuna anaiak frontoian (Bazkarirako txartelak tabernetan salgai).

17:30. Joku-poteoa.

20:30. Txooootx! Altuna Anaiak frontoian. Jatekoa, norberak eraman beharko du. Parrila piztuko da.

Ondoren. Gugaz taldearekin erromeria.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!